HARTU ZURE DENBORA

Kultour Incoming Service S.L. bisitariari gure ingurua beste erritmo eta filosofia batekin erakusteko nahiaz jaio zen. Slow tourism delakoaren harira batzen den egitasmoa da. Express moduko bisitetatik urrun, gure eskaintza toki bakoitza ezagutzeko beharrezko denborara egokitzen da, esperientzia ahaztezinak eskainiz. Paisaia, eraikinak, ohiturak, gertakariak eta abar dira ibilbide bakoitzaren denbora zehazten dutenak. Honek bidaiaria gure historia, kultura eta ohituretan murgiltzen du, esperientzia paregabe, ahaztezin eta errepikaezin bat izanez.

ZURETZAT ISTORIOAK SORTZEN DITUGU... GERATU AHO BETE HORTZ!

Gure bisiten gidoiak xehetasun handiarekin prestatzen ditugu, kuriositatez beteriko kalitatezko historia eskaintzeko. Humanitatetan formakuntza dugun gida profesionalak gara. Historiak, Artearen Historiak, Arte Ederrak eta Antropologiak, asko erakutsi digute, baina batez ere, begiratzen irakatsi digute. Deskubritu duguna erakutsi nahi dizugu eta zurekin partekatu. Jarraituko gaituzu?