Donostia, harresien barruan eta kanpoan

1813ko okupazio napoleonikoaren ondoren Donostia nola birsortu zen azaltzen du ibilbide honek. Bizi abentura zirraragarria modernitaterantz, Alde Zaharreko eta Urgull mendiko ondarea ezagutuz. Iragana eta oraina besarkatuko ditugu hiriko bihotzaren garapena ulertzeko. Harresiz babestutako hiritik, mundura zabaltzen den hirira. Bazatoz?

Errenteria, itsas hiria

Bisita honen bidez, Errenteriak itsasoarekin izan duen harremana ezagutzeaz gain, euskaldunok mundu mailako itsas-historian izan dugun garrantzia erakutsi eta nabarmendu nahi dugu. Bisita Errenteriako alde zaharrean burutuko da, eta bertako ondareaz baliatuz, bertako historia azalduko dizugu.

Errenteriako 5 ateen bila

Ekintza hau 8-12 urte bitarteko haurrak (gutxi gora-behera) dituzten familiei edota adin horretako eskolako taldeei zuzenduta dago. Jolasaren helburua, Errenteriak, eta euskaldunek orokorrean, historian zehar itsasoarekin izan dugun harremana ikastea da. Bisitaren haria, antzinako Errenteriara sartzeko erabiltzen ziren 5 ateak lotzen dituen ibilbidea izango da.

Gipuzkoako Foru Jauregia

Gipuzkoako Foru Jauregia probintziako gobernu organoa jasotzen duen eraikina da. Kanpotik soila dirudien arren, eraiki zen garaiko gipuzkoarren sentimenduaren eta errealitatearen erakusgarri bikaina da. Barneko areto eta artelanek Gipuzkoari eta honen historiari egiten diote gorazarre. Ezagutu itzazu esklusiban jauregi honen txoko aberatsak. Bisitak txundituta utziko zaitu!

Gros eta Egia: Donostia zubiez haratago

Ibilbide berezia da honakoa, betiko zirkuituetatik aldendu eta bisitariarentzat ezezagunak diren inguruetan barneratzen da. Gros auzoak asko du erakusteko, Donostia ez baita Urumea ibaian amaitzen. XIX. mende amaieran hasi eta XX. mende arte auzoan egin den eraikuntza, arkitektura estilo eta tipologia ezberdinen erakustoki bihurtuko da guretzat. Glamouraren adierazle, kosmopolita eta festazalea zen gizarte bati espazio berriak eskaintzeko sortu zen gune hau eta Donostiako gizartearekin batera eraldatu da. Zatoz bertako kaleak deskubritzera!

Lezo, paduretatik jaio zen herria

Pasaiako Badiaren barnealdean kokatua dagoen eta kresal usaina darion iragan aberatsa duen herri txikia da Lezo.  Padurak  ziren lur hauek San Juan Bautista parrokiak eta Lezoko Santo Kristo basilikak babestutako gune eder bihurtu ziren lehortze lan gogorren ondoren. Egungo kale lasaietan paseatuz liskar eta ezpata dueluen aztarnak ikusi eta Kortsarien Gurutze bezala ezagutu zenaren kondairara hurbilduko gara. Lezo izen handiko pilotu eta kapitainen jaioterria da, baita merkatari trebe, arrantzale, armadore eta kortsario beldurgarriena ere.  

Manchester Txikira bidaia

Industrializazioak Errenteriako historian izan duen garrantzia azalduko dizugu. Ibilbidean zehar, 1845 eta 1936 urteen artean herrian martxan zeuden fabrika eta tailerrak kokatu eta euren historia ezagutzeko aukera izango duzu. Horrela, garai hartan herriak bizitu zituen aldaketa garrantzitsuenak bizi ahalko dituzue.

Neurrira

Orrialde honetan agertzen diren proposamenez gain, neurrira diseinatutako bisitak egiten ditugu. Zure interesak, taldearen tamaina, mugikortasuna maila, edo haurrekin bidaiatzen duzun kontutan hartu eta egokitzen gara. Jar zaitez Kultourrekin kontaktuan eta kontaiguzu interesatzen zaiguna.

Oiartzun: olagizon, jaun eta merkatariak

Ziur aski ez duzu imajinatuko Oiartzun zein garrantzitsua izan den Gipuzkoako Oarsoaldea bailararen historia eta egituraketan. Bertako populamendu sakabanatuak eta kasko historiko monumentala ez izateak, ikusteko ezer ez duela pentsarazi dezake. Aitzitik, kostaren eta barnealdearen arteko kokaleku estrategikoak eta lehengaien ugaritasunak, inguru hauen garapenerako leku garrantzitsu bilakatu du. Olagizon, jauntxo eta merkatariek sortu zuten gaur egungo Oiartzun.

Pasaia: Pasaia Donibane eta Victor Hugo

Victor Hugo maitemindu zuen xarma ukaezina eta iragan harrigarria du Pasai Donibanek. Bertako eraikinak garai oparoen adierazgarri dira eta bertako iragan itsastar kosmopolita gogora ekartzen dute. Pasaia mundu zabalerako atea izan zen eta Europako, Amerikako eta Pazifikoko itsasbide guztietan ezinbesteko geldialdia. Baita bale ehizaren eta bakailao arrantzaren erdigune eta Errege Armadako eta itsas merkataritzako itsasontzien hornitzaile nagusia ere. Zatoz eta arrantzale, kapitain, ontzigile, merkatari, batelera, kortsario eta pirataz beteriko mundo bat ezagutuko duzu!  

Trintxerpe ezezaguna: arkitektura modernoaren erakusgarri

Gizakiaren esku-hartzearen ondorioa da gertu duguna. Berde zein grisa. Alabaina, inguratzen gaituena nekez jotzen dugu paisaiatzat. Are gutxiago, paisaia hirikoa baldin bada. Gipuzkoan hiri-paisaia etxeak baino gehiago da. Gure gizartearen oinarrian dagoen funtsezko osagarria dugu hura. Egunero ikusteagatik gutxitan eta gutxi baloratzen duguna, arkitektura modernoaren historia kontatzen badute ere. Trintxerpen bezala.

Ulia Mendiko Parkea, XX. Mende hasierako aisialdia

Ba al zenekien... Ulia mendian eraiki zela hiriko lehenengo jolas-parkea? Eta, Uliara igotzeko trena estatuko lehenengo tranbia elektrikoa izan zela? Edo, Niagarako ur-jauziak zeharkatzen dituen teleferikoa Ulia mendian zegoenaren kopia bat dela? Harrituta? Ba hau guztia eta askoz gehiago topatuko duzu proposamen berri honetan. Eman izena eta gure gidek txundituko zaituzte!